Hemen da 4. Iraultza Industriala

“Basque Industry 4.0. The Meeting point 2018” prozesu industrialak optimizatzeko balio duten EIKT tresnetan zentratutako ekitaldi bat da. Diseinurako, garapenerako, produkziorako, logistikarako eta fabrikazioaren kudeaketa integraturako tresna adimendunak. Ekitaldia lau aldiz egin da orain arte, eta dagoeneko topagune sendo bihurtu da, goraka ari delarik bere zifra guztietan.

4.0 joerak

Industriaren eta eskaintza teknologikoaren munduko aditu garrantzitsuen ikuspegia, Europar Batasunaren eraldaketa digitalerako estrategiak, sektore garrantzitsuetako enpresa proiektu eta kasuak, konponbide teknologikoak eta ekintzailetzako ekimenak, BIND 4.0 programaren esparruan garatutako lankidetza-proiektuen bitartez.

Brokerage BIND 4.0

Erakusketa eta aurrez aurreko topaketak BIND 4.0 programaren 2018ko edizioan parte hartu duten startup-en eta industria teknologikoen artean.

Erakusketa

Euskal enpresa buru da fabrikazio aurreratuan eta horren adierzle dira, ekitaldiaren bosgarren edizio honetako erakustokian parte hartzen duten 135 enpresek aurkezten duten eskaintza teknologiko eta zerbitzuak.

Networking-a

Ez dezagun ahaztu, hala bizitzan nola negozioetan, giza harremanek mugitzen dutela dena. Ekitaldi osoan zehar, aukera izango dugu ikuspuntuak partekatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.

The meeting point 2018

Azaroak 26
Euskalduna jauregia. Bilbao