“The meeting point”

toki aproposa da 
2018ko 4.0
Networking saio handiena egiteko. 

“Zeuk jarriko duzu gainerakoa”

nolakoa da?

Las empresas industriales que encabezan la carrera por la digitalización en Euskadi nos dan las claves.

“Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018” ekitaldiak hainbat formatu konbinatzen ditu: punta-puntako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketak eta erakustaldi-gune bat.

Kongresuan osoko bilkurak eta aldi bereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta networking-gune bat.

Hitzaldien bidez hurbiletik jarraituko ditugu 4.0 estrategiaren aurrerapenak, bai eta martxan jarritako ekintza garrantzitsuenak eta orain arte eskuratutako emaitzak.

Bestalde, Basque Industry 4.0 topaguneak formula onenak bilatu nahi ditu ezagutzak partekatzeko, beraz, egitaraura bildutako ekitaldi guztietan sustatuko dira elkarrizketa, iritzi trukea, entzute aktiboa, enpresa arteko lankidetza eta networking-a.

Hona hemen Basque Industry 4.0k eskaintzen dizuna

HITZALDI PROGRAMA 

  • Euskadiko industriako aditu garrantzitsu zenbaiten ikuspegia.
  • 4.0 teknologien etorkizuneko joerak eta aurreikuspenak.
  • 4.0 Industria funtsezko 8 sektore hauetan aplikatu duten enpresen kasuak:
    Automozioa, Aeronautika, Makina-erreminta, Energia, EIKTak eta zerbitzu aurreratuak, Elikadura, Mugikortasuna eta Logistika eta Eraikuntza.
  • 4.0 Industriarako konponbide teknologikoak eta euren aplikazio esparrua produktu, zerbitzu edo prozesu industrialetan. 12 aurkezpen egingo dira teknologia hauei buruz:
    Cloud Computing-a, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziberfisikoak (CPS), Errealitate Birtuala eta Areagotua, Zibersegurtasun industriala, Sentsorika, Gizon–Makina interfaze aurreratuak, Datu industrialen analitika (Big Data), Fabrikazio gehigarria.
  • BIND 4.0 programako industria eta startupen arteko lankidetza-proiektuen aurrerapenei buruzko aurkezpenak.
  • Digitising Europe ekimenaren aurkezpena Europar Batasuneko ordezkarien eskutik. Programa horren helburua da EBren lehiakortasuna indartzea teknologia digitalen arloan.
  • Basque Digital Innovation HUB tresna erabili duten proiektu eta kasu industrialen aurkezpena.

4.0 INDUSTRIARAKO GAMIFIKAZIO TEKNOLOGIAK

“Tailer praktikoak”

GAIA Elkarteak tailer praktikoak eskainiko ditu osoko bilkurak egiten diren bitartean. Tailer horietan hizpide hartuko da nolako gaitasuna duten gamifikazio teknologiek -Errealitate Birtuala, Errealitate Areagotua, Simulazioa…- industria baten fase desberdinetan.

Tailerretako leku kopurua mugatua da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute esperimentatzeko hainbat enpresatan erabiltzen diren aplikazioekin eta aztertzeko nolako erabilpenak izan ditzaketen gamifikazio teknologiek euren antolakundeetan.

BROKERAGE BIND 4.0

“Erakusketarako eta aurrez aurreko topaketetarako gunea”

BIND 4.0 programaren 2018ko edizioan parte hartzen duten industriek eta startupek aurrez aurreko topaketak egingo dituzte elkar hobeto ezagutzeko.

Gune horretan parte hartzen duten startupek euren produktuari buruzko azalpenak emango dizkiete interesatuta dauden guztiei.

ERAKUSKETA. 4.0 ESKAINTZA TEKNOLOGIKOA

“Stand-gunea”

2017ko edizioak stand inguruan 40 enpresa baino gehiago izan situen, ekitaldia nazioarteko mailan erreferente bihurtuta. Edizio honetan espazioa handiagoa da eta 135 enpresa eta startup-en azken berrikuntzak ezagutzeko aukera izango duzu.

BUSINESS CORNER 4.0

“Zure bileretarako txokoa”

Erakusleek “Business Corner”  txokoa balia dezakete lan-bilerak egiteko kongresuko parte-hartzaileekin.

NETWORKING 4.0

“Ikuspuntuak partekatzeko uneak”

Ez dezagun ahaztu, hala bizitzan nola negozioetan, giza harremanek mugitzen dutela dena. Ekitaldi osoan zehar, aukera izango dugu ikuspuntuak partekatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.